XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zuhaitz lumadunarena, berriz, utzi nire esku...
Eta esan eta egin, egun berean joan ziren Bideopiten bi zaintzaile zirkura, oso modu onean.
Leontxi eta Zotzen bila.
- Don Polikarpo Gogorzak don Meliton askatu nahi ote duen...
Baina aurretik zuekin hitz egin nahi luke
Eta zaintzaileek amaorde-semeak automobilean sartu, eta ordu erdi baino lehen, Bideopiten aurrera eraman zituzten.
- Argi eta garbi mintzatuko natzaizue
- Ume-umetatik gustatu izan zaizkit ostrukak, kanguruak eta antzeko animaliak... eta zer esango dizuet, ba?
- Zuen kanguru horren mila balentria gogoangarriren berri izan dudala, eta zeharo apetatu naizela berarekin.
Beraz, don Meliton aske nahiko bazenute...
Leontxik begirada errukitsua luzatu zion Zotzi, eta honek, ahotsa dar-dar, esan zuen:
- Kangurua asko da niretzat, baina don Meliton gehiago...